
Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren webgune korporatibora. Honetan erakundearen inguruko informazio guztia dago. Hedabide berrien alde argi egin duenez, Museoak erabaki du webgune honetan argitaratzea ekimenen filosofiari, helburu estrategikoei eta gizarte-ekintzei dagokien guztia.
Guggenheim Bilbao Museoaren sorrera Euskal Administrazioen eta Solomon R. Guggenheim Foundation-en arteko ezohiko lankidetzaren emaitza izan zen. (...)
Bilbon arte moderno eta garaikideko museo bat eraikitzeko proiektua 1991an jaio zen. Orduantxe jarri ziren Euskal Erakundeak Solomon R. Guggenheim Foundation-ekin harremanetan, lehen mailako kultur erakunde bat elkarrekin gauzatzeko, horrela biziberri zedin Bilboko eta inguruko kultura, ekonomia, gizartea eta hirigintza. (...)
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren organoak honako hauek dira: Patronatua eta Batzorde Betearazlea (...)
Zereginak Museoaren zerizana aditzera ematen du, eta helburuak lortzeko eginbeharrak zehazten ditu; bestela esateko, “zer” egin behar den, “nola” eta “zertarako”, jasotzen du. Asmoak, berriz, erakundeak etorkizunean non egon nahi duen adierazten du, alegia, haren gogoak. Balioak Museoaren filosofiaren oinarriak dira eta, jarduna zuzentzen dute, edozein dela egoera edo garaia; ideia, ekimen eta xede guztiak funtsezko eta betiko balio hauek taxutzen dituzte. (...)
Guggenheim Bilbao Museoan zazpi Zuzendaritza daude, eta horiek Zuzendariordetzatan banatzen dira. Antolakundearen arloak dira Zuzendaritzak: Zuzendaritza Nagusia, Museo Jarduerak, Administrazioa eta Finantzak, Komunikazioa eta Irudia, Garapena, Idazkaritza Nagusia eta Giza Baliabideak eta Kalitatea. (...)
Guggenheim Bilbao Museoaren 2011ko jardueren memoria. Bertan biltzen da honen gaineko informazioa: Arte- eta hezkuntza-programak, eskuraketak, ikerlanak, bisitari-kopuruak, eragin ekonomikoa, Banakako Kideak eta Kide Korporatiboak, hedadura eta ekonomia eta finantzak. (...)


